XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ideia guzien eboluzioa, edo billakaera, aberetze-abiadura bat da.

Gizonarengan eta giza-taldeetan, jatorrizko ideiak lardazkatu, nagitu, eta aberetu batez ere egiten dira.

Gizonen eta taldeen eskuindartzea, ez da ezer, aberetze-billakaera bat baizik: denborarekin aberetasuna nagusitzen zaio ideiari.

Guk guziok, eta nihaurk noski, dugun eskuintasuna, ez bide da ezer gizonaren aberetasuna baizik.

Adimenduaren eskasiak (edo denboran barrena ahultzeak...) sortzen bide du gure eskuindartasuna; berebat ere bihotzaren eta sendimenduaren gortzeak.

Are gehiago: gugan dagoen eskuindarra ez da ezer, nik uste, gizon zaharra baizik, gugan dirauen oreopithekoa baizik.

Oreopithekoa eskuindarra zan errotik!.

Azter dezagun.

Edozein gauza edo gertaera konprenitzeko.

egiñahalak egin behar dira: fenomenuarekin hartu-emanetan jarri behar da lehenbizi: Eta zergatik eta zertarako galdetzen hasi behar da gero, eta azalpenak alde batetik eta bestetik billatu.

Ikastea neke da: ikasle guziek ongi dakite neke horren berri.

Konprenitzea benetan da lan-egitea.

Senditzea ere, askotan, nor bere baitan biltzea, eta izate osoa adi jartzea; eta hau guzia ere ez da indarka baizik egiten ahal.

Lana, horrengatik, ikasi ahal izatea bezela, gizonak ez bestek lortu du: gizona da lan-egiten eta pentsatzen duen abere bakarra.

Konprenitzeko bi gauza behar dira: sendimena erne izan aurretik, eta adimendua zorrotz.

Sendituz aurretik aztertu baiño lehenago zerbait dagoela somatuz problemak aurkitzen dira eta nekatuz eta ahaleginduz, senditu dan hori gizatzen edo adimenaren bidez atzematen saiatzen gera gero, besteri, eta geure buruari, adimenduaren arabera azaldu ahal izateko.

Biak behar dira, sendimena eta adimena, mundua gizalegez ikusteko.

Alabaiñan, senditzen ez duenak, alegiazkotzat dauka bestek senditzen duena; maite ez duenak erotzat dauka maite duena, Krupp'i zoroa zaio Debussy.

Eskuindar hutsak, ordea, eta danok eskuindar-kutsua dugun araberan, aurreko guzian ageri dan bezela, ez du ez senditzen problema bat dagokeanik, eta ez gutxiago soluziorik aurki dezake.

Sendimena eta adimena eskas dituelako, edo izanik ere arras hurri, oreopithekoak izan zitzakean jokabideak ditu eskuindarrak.

Eskuindar hutsa zan, bere gisa, azkeneko oreopithekoa.

Eskuintasunaren neurria oreopitheko-tasuna da.

Horregatik, laztu egiten du illea oreopitheko-talde bero bat gizon baten eskuetan ikusteak.

Gizonari oreopithekoa nagusitzen zaionean, berotasun sakon eta taldekoi bat agertzen da, eta adimenaren azken argi xintak itzaltzen dira.